BIDEO TAILERRA
KURTSOAREN HELBURUAK:
- Irudiaren bidez adierazten ikasi
- Ikusentzunezko hizkuntzaren oinarrizko irakaskuntza
- Ikusentzunezko esperimentazioari buruzko talde baten sorkuntza: hilabetero pieza txikien sorkuntza.
TAILERRAREN ANTOLAKETA:
ORDUTEGIA
ASTEARTETAN, 18:30etatik 20:30etara. Urtarriletik Ekainera.
Tailerra ikusentzunezko adierazpenean oinarrituko da, emozio eta ideiak adierazten erakusteko, eta talde-lana bultzatzeko. Horrela, bakoitzaren autoestima indartu nahi dugu, eta baita ere talde-erlazioa eta sormen lan plangintzak bultzatu.
Edozein pertsonei irikia dagoen tailer bat da.
Tailerra, batez ere, praktikoa izango da. Eginaz bat ikasiko dugu.
Horretarako programa bat sortu dugu, hilabeteko plangintzatan oinarrituta.
1. ANIMAZIOA // 2. BIDEOSORKUNTZA // 3. DOKUMENTALA // 4. FIKZIOA
Sil bakoitzaren barruan, honako antolakuntza izango dugu.
LEHEN EKITALDIA: Generoaren esannahia eta adibideak.
BIGARREN EKITALDIA: GIDOIA. Pieza motz baten gidoiaren sorkuntza.
HIRUGARREN ETA LAUGARREN EKITALDIAK: Piezen eraikuntza eta emanaldia.
LEHEN MONOGRAFIKOA: ANIMAZIOA
Stop motion. Ohiko animazioa: marrazki bizidunak.
BIGARREN MONOGRAFIKOA: BIDEOSORKUNTZA
Bideoartea. Bideoperformancea. Bideodantza. Bideopoesia.
HIRUGARREN MONOGRAFIKOA: DOKUMENTALA.
Ez-fikzioaren zinea. Sorkuntza dokumentala.
LAUGARREN MONOGRAFIKOA: FIKZIOA.
Fikzio laburmetraiak.
METODOLOGIA
Ikasketan parte hartzea asko landuko dugu, era horizontalean.
Jendeak prozesu guztian lan talde bat bezala sentitzea bilatuko dugu.
Tailerrean ez dugu teknika era zehatzean irakatsi nahi, edo gauza profesionalak sortzeko modua erakutsi nahi. Emozioa, inprobisazioa, jokoa eta talde-sorkuntzaren bidez lan egin nahi dugu. Talde dinamiko bat sortzea dugu helburu, non ideiak eraikiko diren. Sortzen diren bideoen bitartez ideiak bidali nahi ditugu.
Praktika tailerraren zati garrantzitsu bat izango da. Filmeen adibideei eta ikasleen parte-hartzeari garrantzia handia emango diogu. Ez da tailer teorikoa izango, baizik eta batez ere teorikoa.
LAN EGITEKO MATERIALA
Kamara ekipoa: MiniDv kamarak.
Soinu ekipoa: Mikrofonoak- Pértiga
Argiztapena: Fokoak, difusoreak eta gelatinak.
Edizioa: Ordenadoreak, Adobe premiere, Final Cut, Resolume, Modul8.
IRAKASLEAK
Pello Gutiérrez Peñalba eta David Aguilar Iñigo
Biek Zazpi t'erdi zine produktoran lan egiten dute, batez ere dokumentalak, fikzio piezak, bideosorkuntza eta elkarteentzako bideoak eginaz.
Zazpi t'erdik ekoiztu ditu, besteren artean, Angor, Bozes Lexanas, Isiltasun Kalea, Simplemente, Bartolo, edo Luces Escondidas dokumentalak.
Gainera, bideo eta dokumental tailerrak eman dituzte Larrotxene Kultur Etxean 2003tik 2007ra arte. Etorkinen kolektiboei eta adimen hurriko pertsonentzako tailerrak ere eman dituzte.
Isabel Alba Rico
Idazlea, zine eta telebistarako gidoilaria, gidoi eta ikusentzunezko-hizkuntza irakaslea, bai kurtsotan, eta bai haur edo helduentzako tailerretan.