lantegi
07 / 01
ag

PERKUSIO TAILERRAREN PROGRAMA Guardetxea 2010

Ostegunetan, 19:30tatik 21:30etara.

URTARRILA 7: Aurkezpena, eta kurtsoaren sarrera. (14, 21 eta 28) Irudi bakoitzak bere balorea dauka. Konpasa eramaten jakingo dugu eta jotzeari beldurra kenduko digogu. Isiltasunen garrantzia ikasiko dugu eta binaka edo hirunakako erritmotan gure gaia sortzeko beharrezkoak diren patroiak eraikiko ditugu.

OTSAILA (4, 11, 18 eta 25) ¿Zer da azpisailketa? Mundu zoragarri batean sartuko gara. Gura lagun Denbora, Erritmoa, Anacrusa ezagutuko ditugu. Gure estruktura sinple edo konplexuak eraikiko ditugu. Eta jakingo dugu perkusioa ez dela zarata, baizik eta kolpeekin musika interpretatu dezakegula.

MARTXOA (4, 11, 18 eta 25) Clave-a edo zintzarria joaz, ikasitakoa praktikara eramango dugu. Conga, Djembé-a edo, asko landuta, Bombo Criolloa bezalako instrumentoak nola doazen ikasiko dugu.

APIRILA (8, 15, 22, 29) Bi erritmo landuko ditugu. Irakurtzen eta jotzen ikasiko dugu. Ez da zaila! JAA (Afrika) eta Capoeira (Brasil) izango dira.

MAIATZA ETA EKAINA Ikasitakoa lantzeko erabiliko ditugu. Tailerrean parte hartuko duten pertsonen ahalmenaren arabera, programa hau aurrera eramatea errazagoa edo zailagoa izango da. Errepertorio zabala daukagu, baina ezinezkoa da aurrera eramatea gauzak era naturalean sortzen ez badira. Hasiera tailer bat izango da hau, eta ezin diogu gure buruari korrika hasten ikastearazi, ibiltzen ikasten ari garenean.

Posible da tailerraren parte hartzaileek Urgulleko Kultur-arteko Topaketetan erakustaldi bat egitea. Ekainan ospatzen dira eta tailerrarentzako bere egoitza dohain uzten duen elkarte berak antolatzen du.