ZIRKO OIHAL TAILERRA
Ordutegia: 16:30tik 18:00ra
Datak: urtarrillak 25, 26 eta 27
Oihalarekin lehen urratsak emateko tailerra – lurrean prestatuko dugu gorputza lehenengo, dantza teknikak erabilita. Berotu eta giharrak estiratu.
Gero, ikasitako lehenengo teknikak erabiliz oihalarekin lan egingo dugu, igo eta jeitsi, airean pausatu eta giharrak lasaitu bertan. Oihalean aritzea kontu nahiko fisikoa da eta sasoi egokia izatea eskatzen du.
Gomendagarria da lurrean jartzeko koltxoneta bat ekartzea (edo antzeko zerbait, estalkia, esterila...).
Oihalen instalazioak ekarriko dituen gastuentzako ekarpen bat eskatuko da.